~~NOTOC~~ ;;# [[info-akademy-es-2010@kde-espana.es|{{:eu:contacto_eu.png|}}]] ;;# ====== Bilbao Aterpetxea ====== Lo egiteko proposatutako tokia [[http://albergue.bilbao.net/|Bilbao Aterpetxea]] dugu, hiriaren erdialdetik hamar minutura dagoena. Kirol-gunea eta lorategiak baditu, eta oinez [[localizacion|IGET]]etik 10-15 minutura dago. Ordu erdiro, geltoki nagusira doazen autobusak hartu daitezke.[[comollegar| Nola heldu]] orrian Aterpetxea hiriarekin komunikatzen duten garraiobideei buruzko informazio zehatzagoa aurki daiteke. **Aterpetxearen ordutegia**ri dagokionez, ate nagusia gaueko 12etan ixten da. Beranduago sartu nahi izatekotan, hurrengo orduetan zenbait minutuz irekiko dira: 1:00, 2:00, 3:00, 4:00. Aterpetxean gozaltzeko **zerbitzua** barne dago, baina toailak erabiltzeko aukerarik ez dago. Hala ere, behar izatekotan 3,35 eurotan erosi daitezke. Akademy-es 2010 jardunaldiak egingo diren egunetan aterpetxean jende nahiko espero dutenez, **erreserba ahalik eta azkarren** egitea gomendatzen dizugu, momentuan **Akademy-es-era etorriko zarela adieraziz**. Ondoren, kudeaketa errazteko, bidali ezazu mezu bat antolakuntzaren kontatu helbidera.

Mapa handitu