Bilbao Aterpetxea

Lo egiteko proposatutako tokia Bilbao Aterpetxea dugu, hiriaren erdialdetik hamar minutura dagoena. Kirol-gunea eta lorategiak baditu, eta oinez IGETetik 10-15 minutura dago. Ordu erdiro, geltoki nagusira doazen autobusak hartu daitezke. Nola heldu orrian Aterpetxea hiriarekin komunikatzen duten garraiobideei buruzko informazio zehatzagoa aurki daiteke.

Aterpetxearen ordutegiari dagokionez, ate nagusia gaueko 12etan ixten da. Beranduago sartu nahi izatekotan, hurrengo orduetan zenbait minutuz irekiko dira: 1:00, 2:00, 3:00, 4:00.

Aterpetxean gozaltzeko zerbitzua barne dago, baina toailak erabiltzeko aukerarik ez dago. Hala ere, behar izatekotan 3,35 eurotan erosi daitezke.

Akademy-es 2010 jardunaldiak egingo diren egunetan aterpetxean jende nahiko espero dutenez, erreserba ahalik eta azkarren egitea gomendatzen dizugu, momentuan Akademy-es-era etorriko zarela adieraziz. Ondoren, kudeaketa errazteko, bidali ezazu mezu bat antolakuntzaren kontatu helbidera.


Mapa handitu