A PCRE internal error occured. This might be caused by a faulty plugin

~~NOTOC~~ ====== Nola heldu ====== ===== Hegazkinez ===== Loiu-Bilbo aireportura heltzean, hauek dira aukerak: * BIZKAIBUS enpresaren autobus publikoak: aireportuak Bilbo-Lezama linea (A3247 zenbakia) hartu. 6:15tik 23:15ra daude, ordu erdiro. Bilboko autobus geltokira (TERMIBUS) helduko da. Bilboko zentroan dago kokatuta, Ingeniaritza Eskola alboan. * Taxi: Ingeniaritza Goi Eskolara ibilaldia eskatu. 30 euro izango dira, gutxi gora behera. * Kotxea alokatzea: Rontegi zubia zeharkatu eta Bilbao Exhibition Center (BEC) ikusi arte, hartu Bilbo/Santander norabidea. Bertara heldutakoan, Bilbo norabidea hartu (Santanderrerako errepidea eskumara utzita). Bilbora sarrera Sabino Arana kaletik egin behar da (117 irteera, Bilbao - Sagrado Corazón / Jesusen Bihotza pl). Jesusen Bihotza plazara heldu beharko zara, eta atzerantz bueltatu, San Mameserantz. Eskola futbol zelai alboan dago. ===== Autobusez ===== Autobus lineak [[http://www.termibus.es/|Termibus]]era heltzen dira, Bilboko erdialdean, Ingeniaritza Eskolatik 50 bat metrora. ===== Trenez ===== Bilbok hiru tren geltoki ditu, RENFE (lotura internazionalak Madril bitarte), FEVE eta EUSKO TREN (lotura internazionalak Donostia bitarte), zeinetatik estatuko hiri nagusietara tren anitz irteten diren. Ibilbide luzeko trenak Abando-Bilbo geltokira heltzen dira, Gran Vía-tik oso gertu, Bilboko erdialdean. "ABANDO" metro geltoki gainean kokatuta dago. Bertatik, zuzenean hartu daiteke metroko 1 linea "SAN MAMES" geltokiraino. ===== Kotxez ===== * Madril, Burgos, Zaragoza edo Vitoria-Gasteizetik bazatoz, A-68 autobidean zehar helduko zara. Frantzia eta Donostiatik datorren A-8 autobidearekin bat egiten du honek Bilbo inguruan. Jarraitu autobidean Bilborantz eta hartu 117 irteera (Bilbao - Sagrado Corazón / Jesusen Bihotza pl). Honek Sabino Arana kalean zehar sartuko zaitu Bilbon. Jesusen Bihotza plazara heldu beharko zara eta bertan atzerantz bueltatu, San Mameserantz. Eskola San Mames futbol zelai alboan dago. * Santanderretik bazatoz, hartu A-8 autobidea, Bilborako norabidean. Jarraitu autobidean eta hartu 117 irteera (Bilbao - Sagrado Corazón / Jesusen Bihotza pl). Honek Sabino Arana kalean zehar sartuko zaitu Bilbon. Jesusen Bihotza plazara heldu beharko zara eta bertan atzerantz bueltatu, San Mameserantz. Eskola San Mames futbol zelai alboan dago. ===== Taxi zerbitzua ===== * RADIO TAXI. Tf.: 944 448 888 * RADIO TAXI BIZKAIA. Tf.: 944 269 026 * R.T. NERVION. Tf.: 944 269 026 * SONDIKA eta AIREPORTUA. Tf.: 944 530 991 * ELBARRITUENTZAT TAXIA (Lagun Taxi). Tf.: 907 478 064 * TELE TAXI. Tf.: 944 102 121 ===== Hiribusak ===== * [[http://www.bilbao.net/bilbobus/ | BilboBus]] * [[http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=195&idioma=CA | BizkaiBus]]