Akademy-es 2010

KDE-España erakundeak, Itsas, UPV/EHUko (Euskal Herriko Unibertsitateko) Software Libre taldearekin, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzaz, Akademy-es jardunaldiak antolatuko ditu. KDE erabiltzaile eta garatzaileak batzen dituen jardunaldiak ditugu eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan burutuko dira maiatzaren 7, 8 eta 9an.

Egun horietan zehar hitzaldiak, tailerrak eta beste hainbat ekintza (irteerak, afariak, etab.) egongo dira. Honakoak dira helburuak:

  • Estatu osoko KDE garatzaileak elkartzea martxan dauden proiektuei buruz mintza daitezen, eta kodea, esperientziak eta ezagutzak truka ditzaten.
  • Unibertsitateko irakasle eta ikasleek KDEren gaitasun eta onuren berri ematea, ingurune honekin zerikusia duten Karrera Amaierako Proiektuen sorrera eta horiekin batera komunitatearen hazkuntza indartzeko.
  • KDE mahaigain eta garapen ingurune gisa profil teknikorik ez duten pertsonei ezagutzera ematea.

Eta, nola ez, guztiok Software Libreari buruz, eta bereziki KDEz, gehiago ikasiz gozatzea dugu helburu nagusia.

Zer da KDE?

KDE, mahaigain ingurune bat, zenbait sistema eragilerentzat garapen azpiegitura eta hamaika programa sortzeko Software Librea garatzen duen diziplina anitzeko talde internazionala da. Ofimatika, lan taldera bideratutakoak, multimedia programak, web eta Intranet aplikazioak, hezkuntza programak, jokoak eta beste hamaika KDE pakete daude eskuragarri.

Itxura erakargarriak nabarmentzen du KDE-ek sortutako softwarea, baita konfigurazio aukera anitzek eta erabilera erraztasunak ere. Gainera, lizentzia libreak dituzten, eta, ondorioz, libreki erabili eta banatu daitezkeen programa ugari ditu eskuragarri.

Itsas-i buruzko informazioa

Itsas unibertsitatean Software Librea, estandar irekiak eta kultura librearen idealak bultzatu nahi dituen UPV/EHUko Software Librearen aldeko Taldea da. Talde heterogeneoa dugu, fakultate ezberdinetan zehar banatutako kideak dituena, eta unibertsitateko estamentu ezberdinekoak direnak (irakasleak, ikertzaileak, ikasleak, etab.). UPV/EHUz kanpoko kideak ere badaude gure artean.

Taldearen izaera guztiz irekia da, eta gure ongi etorria izango du laguntzera datorren edonor, laguntzera eta aipatutako idealak gure unibertsitatean bultzatzera, alegia.

KDE-España-ri buruzko informazioa

KDE España KDE proiektua garatu eta laguntzen duten pertsonek osatutako taldea dugu, KDE mahaigainean garapena eta erabilera dinamizatzeko xedez sortua.

Haien artean KDE garatzaile anitz aurkitu ditzakegu: programatzaileak, pakete-egileak, dokumentatzaileak, itzultzaileak eta artistak.