KDE España erakundeak eta Itsas-ek, Euskal Herriko Unibertsitateko Software Librearen aldeko Taldeak, Akademy-es 2010 jardunaldiak antolatuko dituzte, KDEko erabiltzaile eta garatzaile hispanoen bilera.
Jardunaldiak maiatzaren 7, 8 eta 9an egingo dira, Bilbon.
Ekintzak proposatzeko, apirilaren 16a baino lehen akademy-es-2010-org@kde-espana.es helbidera mezua bidali beharko da, bertan aurkezpenaren laburpen motza jarriz.
Jarraian aipatuko direnak kontuan hartzea garrantzitsua da:
2010eko apirilaren 23an emango da onartutako lanen berri.