**¡Esta es una revisión vieja del documento!** ----

A PCRE internal error occured. This might be caused by a faulty plugin

~~NOTOC~~ ====== Akademy-es 2010 ====== KDE-España erakundeak, Itsas, EHU/UPV-ko (Euskal Herriko Unibertsitatea) software libre taldearekin, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin, **Akademy-es** jardunaldiak antolatuko ditu. KDE erabiltzaile eta garatzaileak batzen dituen jardunaldiak ditugu eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan burutuko dira maiatzaren 7, 8 eta 9an. Egun horietan zehar hitzaldiak, tailerrak eta beste hainbat ekintza (irteerak, afariak, etab.) egongo dira. Hurrengoak dira horien helburuak: * Estatu osoko KDE garatzaileak elkartzea martxan dauden proiektuei buruz mintza daitezen, eta kodea, esperientziak eta ezagutzak truka ditzaten. * Unibertsitateko irakasle eta ikaslee KDE-ren gaitasun eta onuren berri ematea, ingurune honekin zerikusia duten Karrera Amaierako Proiektuen sorrera indartzeko eta horiekin batera komunitatearen hazkuntza. * KDE mahaigain eta garapen ingurune gisa profil teknikorik ez duten pertsonei ezagutzera ematea. Eta, nola ez, helburu nagusia guztiok software libreari buruz, KDE-z zehatz-mehatz, gehiago ikasiz gozatzea dugu. ====== Zer da KDE? ====== [[http://www.kde.org/|KDE]] izen bereko "mahaigain ingurunea" sortzeko "software libre proiektua" dugu. GNU/Linux, Mac edo Windows bezalako zenbait sistema eragilerentzat "garapen azpiegitura" ere bada. Ofimatika, lan taldera bideratutakoak eta multimedia programak, web aplikazioak, hezkuntza programak, jokoak eta beste hamaika KDE pakete daude eskuragarri. Itxura erakargarriak nabarmentzen du KDE, konfigurazio aukera anitzek eta erabilera erraztasunak. Gainera, lizentzia libreak dituzten, eta ondorioz libreki erabili eta banatu daitezkeen, programa anitz ditu eskuragarri. ====== Zer da Itsas? ====== [[http://itsas.ehu.es/|Itsas]] unibertsitate mailan software librea, estandar irekiak eta kultura librearen idealak bultzatu nahi dituen UPV/EHU-ko Software Libre Taldea dugu. Talde heterogeneoa dugu, fakultate ezberdinetan zehar banatutako kideak dituena, eta unibertsitateko estamentu ezberdinekoak direnak (irakasleak, ikertzaileak, ikasleak, etab.). UPV/EHU kanpoko kideak ere badaude gure artean. Taldearen izaera guztiz irekia da, eta gure ongi etorria du laguntzera datorren edonor, laguntzera eta aipatutako idealak gure unibertsitatean bultzatzera. ====== KDE-España-ri buruzko informazioa ====== [[http://es.kde.org |KDE España]] KDE proiektua garatu eta laguntzen duten pertsonek osatutako taldea dugu, KDE mahaigainean garapena eta erabilera dinamizatzeko xedez sortua. Haien artean KDE garatzailea anitz aurkitu ditzakegu: programatzaileak, pakete-egileak, dokumentatzaileak, itzultzaileak eta artistak.