Nola heldu

Hegazkinez

Loiu-Bilbo aireportura heltzean, hauek dira aukerak:

  • BIZKAIBUS enpresaren autobus publikoak: aireportuak Bilbo-Lezama linea (A3247 zenbakia) hartu. 6:15tik 23:15ra daude, ordu erdiro. Bilboko autobus geltokira (TERMIBUS) helduko da. Bilboko zentroan dago kokatuta, Ingeniaritza Eskola alboan.
  • Taxi: Ingeniaritza Goi Eskolara ibilaldia eskatu. 30 euro izango dira, gutxi gora behera.
  • Kotxea alokatzea: Rontegi zubia zeharkatu eta Bilbao Exhibition Center (BEC) ikusi arte, hartu Bilbo/Santander norabidea. Bertara heldutakoan, Bilbo norabidea hartu (Santanderrerako errepidea eskumara utzita). Bilbora sarrera Sabino Arana kaletik egin behar da (117 irteera, Bilbao - Sagrado Corazón / Jesusen Bihotza pl). Jesusen Bihotza plazara heldu beharko zara, eta atzerantz bueltatu, San Mameserantz. Eskola futbol zelai alboan dago.

Autobusez

Autobus lineak Termibusera heltzen dira, Bilboko erdialdean, Ingeniaritza Eskolatik 50 bat metrora.

Trenez

Bilbok hiru tren geltoki ditu, RENFE (lotura internazionalak Madril bitarte), FEVE eta EUSKO TREN (lotura internazionalak Donostia bitarte), zeinetatik estatuko hiri nagusietara tren anitz irteten diren.

Ibilbide luzeko trenak Abando-Bilbo geltokira heltzen dira, Gran Vía-tik oso gertu, Bilboko erdialdean. “ABANDO” metro geltoki gainean kokatuta dago. Bertatik, zuzenean hartu daiteke metroko 1 linea “SAN MAMES” geltokiraino.

Kotxez

  • Madril, Burgos, Zaragoza edo Vitoria-Gasteizetik bazatoz, A-68 autobidean zehar helduko zara. Frantzia eta Donostiatik datorren A-8 autobidearekin bat egiten du honek Bilbo inguruan. Jarraitu autobidean Bilborantz eta hartu 117 irteera (Bilbao - Sagrado Corazón / Jesusen Bihotza pl). Honek Sabino Arana kalean zehar sartuko zaitu Bilbon. Jesusen Bihotza plazara heldu beharko zara eta bertan atzerantz bueltatu, San Mameserantz. Eskola San Mames futbol zelai alboan dago.
  • Santanderretik bazatoz, hartu A-8 autobidea, Bilborako norabidean. Jarraitu autobidean eta hartu 117 irteera (Bilbao - Sagrado Corazón / Jesusen Bihotza pl). Honek Sabino Arana kalean zehar sartuko zaitu Bilbon. Jesusen Bihotza plazara heldu beharko zara eta bertan atzerantz bueltatu, San Mameserantz. Eskola San Mames futbol zelai alboan dago.

Taxi zerbitzua

  • RADIO TAXI. Tf.: 944 448 888
  • RADIO TAXI BIZKAIA. Tf.: 944 269 026
  • R.T. NERVION. Tf.: 944 269 026
  • SONDIKA eta AIREPORTUA. Tf.: 944 530 991
  • ELBARRITUENTZAT TAXIA (Lagun Taxi). Tf.: 907 478 064
  • TELE TAXI. Tf.: 944 102 121

Hiribusak